[itzul] "Ez nekien sendagilea zinenik"

gegia a bildua gipuzkoa.net gegia a bildua gipuzkoa.net
Iga, Mar 27, 20:49:34, CEST 2005


> Ez nago ziur zein forma erabiltzen den euskaraz:
>
> "Ez nekien sendagilea zinenik" edo "Ez nekien sendagilea zarenik"? 
> (Kasu honetan gizon hori orain arte sendagilea da.)
>
> Posible al da bigarrena esatea ala aldatzen al du esalmoldearen zentzua?

Iruditzen zait latinez esaten zen «consecutio temporum» arauak eramaten gaituela lehen aukerara: 

- «horrek ez daki sendagilea zarenik»: lehen ez zekien, eta oraindik ere ez daki sendagilea zarenik; baina

- «horrek ez zekien sendagilea zinenik»: lehen ez zekien, baina orain badaki.

Aditz nagusiak agintzen du mendekoaren gainetik, noski.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago