[itzul] "Ez nekien sendagilea zinenik"
Chris Searles
csearles a bildua t-online.de
Al, Mar 28, 10:14:14, CEST 2005
On 27.03.2005, at 20:49, <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:
>> Ez nago ziur zein forma erabiltzen den euskaraz:
>>
>> "Ez nekien sendagilea zinenik" edo "Ez nekien sendagilea zarenik"?
>> (Kasu honetan gizon hori orain arte sendagilea da.)
>>
>> Posible al da bigarrena esatea ala aldatzen al du esalmoldearen
>> zentzua?
>
> Iruditzen zait latinez esaten zen «consecutio temporum» arauak
> eramaten gaituela lehen aukerara:
>
> - «horrek ez daki sendagilea zarenik»: lehen ez zekien, eta oraindik
> ere ez daki sendagilea zarenik; baina
>
> - «horrek ez zekien sendagilea zinenik»: lehen ez zekien, baina orain
> badaki.
>
> Aditz nagusiak agintzen du mendekoaren gainetik, noski.
>
Interesgarria da. Latinatik etorri ez diren beste hizkuntzek ez dute
arau hori ezagutzen, adb. Alemanak edo Errusierak. Hizkuntz hauetan
orainaldia erabiltzen da kasu honetan, viz. "Ich wusste nicht, dass Sie
Arzt sind." "Ja ne znal, chto vy vrac." (= "Ez nekien sendagilea
zarenik.")
Posible da hizkuntz hauetan lehenaldia erabiltzea, baina zentzua
aldatzen du. Esaldiek "Ich wusste nicht, dass Sie Arzt waren." "Ja ne
znal, chto vy byl vracem." esaten digute, pertsona hori iraganean
sendagilea izan zela baina orain ez.
Chris Searles
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago