Fw: [itzul] "Ez nekien sendagilea zinenik"
Itzuliz
itzuliz a bildua euskalnet.net
Al, Mar 28, 12:02:41, CEST 2005
Barkatu, alde egin dit bukatu baino lehen.
>
> > - «horrek ez zekien sendagilea zinenik»: lehen ez zekien, baina orain
> badaki.
>
Orain baldin badaki, ez al du eskatzen konpletiboa (e)LA izatea?; alegia:
- horrek ez zekien sendagilea zinela (hau da, sendagilea "zinen", baina
horrek ez zekien. Nik horiek aditz faktibo gisa ikasi nituen).
- Ez diet esan joango naizenik -ez diet halakorik esan-, eta
- Ez diet esan joango naizela -joango naiz, baina ez diet esan-.
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago