[itzul] "Ez nekien sendagilea zinenik"
    Chris Searles 
    csearles a bildua t-online.de
       
    Al, Mar 28, 13:07:09, CEST 2005
    
    
  
On 28.03.2005, at 12:02, Itzuliz wrote:
>>> - «horrek ez zekien sendagilea zinenik»: lehen ez zekien, baina orain
>> badaki.
>>
>  Orain baldin badaki, ez al du eskatzen konpletiboa (e)LA izatea?; 
> alegia:
>
>  - horrek ez zekien sendagilea zinela (hau da, sendagilea "zinen", 
> baina
>  horrek ez zekien. Nik horiek aditz faktibo gisa ikasi nituen).
>
>  - Ez diet esan joango naizenik -ez diet halakorik esan-, eta
>
> - Ez diet esan joango naizela -joango naiz, baina ez diet esan-.
Beharbada argitzen du apurtxo bat nik tekstuinguru osoa ipintzeak:
"Saldiasek handituta eta minberaturik zeukan oina. Aranburu eta 
Carrasco sargentuak bere ohean etzan zuten eta Barrez zauria aztertzen 
hasi zitzaion.
-- Urratu bat besterik ez da -- esan zuen.
-- Ez nekien sendagilea zinenik -- esan zion Saldasiek. Sukarra zeukan.
-- Ez naiz. Baina zertxobait ikasi nuen -- erantzun zion Barrezek."
Bernardo Atxaga, Sara izeneko gizona
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago