[itzul] Migrazioa
Ana Cristina Puelles Valle
puelles.ac a bildua aju.ej-gv.es
Ost, Mar 30, 09:54:49, CEST 2005
Kaixo,
Ea informatikan aritu zaretenok pistarik ematen didazuen...
"Migración del sistema informático anterior" itzultzeko eskatu didate, testuingururik gabe. Euskaltermek "migrazioa" ematen du informatikako "migración" horretarako, baina ez dakit "nondik" edo "zeren" kasua erabili behar dudan, hau da, zein den zuzenago: "aurreko informatika sistemaren migrazioa" edo "aurreko informatika sistematik migratzea". Nire inguruko informatikariek uste dute "zeren" kasua erabili behar dela, baina ez dago erabateko adostasunik. Pistarik bai?
Eskerrik asko.
Cristina
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago