[itzul] Prentsaurrekoa
    "Arbizu Barona, Víctor" 
    varbizu a bildua cajavital.es
       
    Ost, Mar 30, 13:41:13, CEST 2005
    
    
  
Kaixo lagunak:
	Laguntza eske, ondoko zalantza dela eta:
	Prentsaurrekorako dei-orri batean 'convocante' jarri behar dugu, eta
ondoren bi puntuak. Hiztegietan ez dago horrelako sarrerarik, batean salbu,
non 'deiegile' agertzen den, baina nahiko logikoa izan arren, ez omen dago
sustraiturik.
	Irteera bat "antolatzailea" jartzea izan liteke, edo "deia egiten
duena". Zer deritzazue? 
	Aldez aurretik, eskerrik asko, 
                                                                 Bittor
Arbizu
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago