[itzul] Prentsaurrekoa

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Mar 30, 14:26:23, CEST 2005


>Prentsaurrekorako dei-orri batean 'convocante' jarri behar dugu, eta
>ondoren bi puntuak. Hiztegietan ez dago horrelako sarrerarik, batean salbu,
>non 'deiegile' agertzen den, baina nahiko logikoa izan arren, ez omen dago
>sustraiturik.

Interneten barna badabiltza «dei(-)egile» eta «dei(-)egilea» (hots, lotuta
ez, baizik bi osagaien artean marratxoa edota zuriunea jarrita, hori baita
zuzenena), esanahi horrexekin (ikus Google, gaur Vincent van Goghen kolore
ederrekin jantzia).

Orotarikoan ere badator «DEI-EGILE» (VI. liburukia, 67. orrialdea). Hor
'buccinator' eta 'invocateur' esanahiekin ageri bada ere, ez diot
erreparorik ikusten zabalkunde semantikoa egiteko...

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago