[itzul] Migrazioa

Ana Cristina Puelles Valle puelles.ac a bildua aju.ej-gv.es
Ost, Mar 30, 14:43:52, CEST 2005


Bai Karlos, hori da kontua. 
Azalpen gehiago eskatu dut eta antza "migración" esaten denean sistema osoa migratu egiten dela esan didate. Antza ez da "nondik norako" prozesua, informazioa beste modu batez eskuratzeko modua da. Nik neuk ez dut oso ongi ulertu, baina informatikari euskaldunek ere esan dute  hobeto ikusten dutela "aurreko sistema informatikoaren migrazioa" (Euskaltermek "sistema informatikoa" dakar eta ez "informatika sistema"). Erabiltzaileei aterako zaien mezu orokorra izango da, datuok nola antolatu diren azaltzeko.
Eskerrik asko hartutako lanagatik

Cristina


-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Enviado el: miércoles, 30 de marzo de 2005 12:32
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Migrazioa






>Migrazioaren kontura ... erabiliko EZ nukeena da berak aipatzen duen
"nondik" kasua... Nik bi aukera ikusten ditut, esaldiaren arabera:

Migrazioa ez al da ordenadorea, sarea (edo datuak) sistema batetik bestera
igarotzea? Sistema eragilea bada mintzagaia, berbera ez da migratuko,
ekipoa baino, sistema batetik bestera, hain zuzen ere. Eta euskaraz nondik
nora egitura EZ erabiltzea gaitz samarra litzateke. Sistema osoa migratuko
balitz (_Aurreko sistema informatikoaren migrazioa_) instalazioa litzateke,
ez migrazioa. Baina ez dakit _migración del sistema_ horretako DEL denok
berdin ulertzen dugun.


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago