[itzul] Migrazioa (eta kito?)

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Mar 31, 07:42:14, CEST 2005





Kristinak azken mezuan esandakoaren haritik, ni ez naiz hasiko adituen
(informatikarien) eremura sartzen, eurena delako eta terminoak eurek
definitzen dituztelako,  itzulpen arazoen aldetik aldetik ez bada. Baina
are TermCat,  Eurodicautom eta beste datu base elektroniko batzuk arakatu
ondoren ere,  aurreko mezuan esan nuenaren ildotik, honako honetan bi auzi
daude tartean: sistema informatikoa zer den argitzea (hiru gauzari esaten
baitiote adituek sistema informatiko: softari, hardarri eta softak eta
hadrak osatzen duten multzoari, beraz, aldian-aldian argitu behar zertaz
diharduten), bestea, informatika "gauzak"  sistematik sistemara  migratzea
den kontua ala beste bat. Ikus, esaterako, TermCateko  fitxako definizioa:

TermCat
migraciķ  f


es  migraciķn


fr  migration


en  migration


<Informātica>
Acciķ de fer passar dades d'un sistema informātic a un altre, especialment
quan aquest traspās requereix una programaciķ específica.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago