[itzul] zuzenketa tarifak

Paśl Picado paulpicado a bildua yahoo.es
Ast, Mar 31, 10:21:17, CEST 2005




Egun on, hona hemen Eiziek esandakoa:
3 - Testuen zuzenketa lanak 


EIZIEk egindako azterketaren arabera, oso zaila da tarifa zehatzik kalkulatzea testu zuzenketa lanetarako, gisa horretako zereginak mugagaitzak eta kasu batetik bestera izugarri aldagarriak izan baitaitezke. Kasu honetan, batez besteko tarifa finko baten ordez, gehienetan ikusi dugun jokabidea da zuzenketa lana egin aurretik zuzentzaileak bezeroarekin hitzartzen dituela egin beharreko lanaren ordainsaria eta gainerako baldintza xeheak (eskatzen den zuzenketa mota, epea eta abar). 

.........

Nire kasuan, zuzenketak egin ditudanean itzulpenak balio duenaren erdia kobratu dut. Hala ere, bezero batzuek gehiago ordaindu didate; baina ez askoz gehiago.

Eiziek dioen bezala hobe bezeroarekin hitzartzea.

Ondo izan!




Paśl Picado Moreno    

		
---------------------------------




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago