[itzul] -tzen bukatu/-tze(a)z bukatu
    Xabier Mendiguren 
    xmendiguren a bildua elkarlanean.com
       
    Ast, Mar 31, 16:41:58, CEST 2005
    
    
  
"Dutxatzen bukatzen duzunean, itxi iturria".
Nire belarriarentzat zalantzarik gabea da -tzen hori. Hala ere, 
Donostia inguruko hiztun onei askotan entzun izan diet "-tze(a)z 
bukatu" esamoldea. Horrelakoak idatziz zuzendu egin izan ditut, baina 
badaezpada...
Inork iritzirik eman nahiko balit: horren inguruan gramatikek ezer ote 
dioten, beste inon ere normala den...
X.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago