[itzul] Cada primer s=?ISO-8859-1?B?4Q==?=bado de mes
Jabier Zabaleta
euskara a bildua oriora.com
Ast, Maiatza 5, 13:59:36, CEST 2005
05/05/05 09:40an Asier Sanz Ugartek
> Hileko lehen larunbatetan, hileko lehenengo larunbatetan, hileroko lehenengo
> larunbatetan, ...
Bazterrak nahasteko baizik ez da izango, akaso; baina kontu bat aipatu nahi
nuke, ekarpena egite aldera: gure inguruan (Aia, Orio...) "HilAREN aurreneko
larunbata" da ahoz normalean erabiltzen dena, eta ez "HilEKO aurreneko
larunbata".
Hala ere, "Maiatzeko bigarren igandea" egiten dugu, jakina; eta ez
*"Maiatzaren bigarren igandea"*
Gure koadrilan, esate batera, aspalditxo hasi ginen "hilaren bigarren
ostiralean" elkartzen, eta horrelaxe egiten dugu zita.
Ondo-ondo bizi.
‹Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
943 13 44 09
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago