[itzul] ahots goran
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Maiatza 16, 12:34:17, CEST 2005
Nik esango nuke -ra + -n ezinezkoa dela. Gipuzkoako zenbait lekutan entzuten
den "goran" batasuneko "goian" da, baina ez da kasu honetakoa. Hiztegi
batuan hauek daude:
goraki adlag.
gorarik Ipar.: kopeta gorarik zebilen.
goratik Ipar.
Baina ez dakit "ahots"ekin bikote ona egiten duten. Asierrek esana ere izan
liteke "ahots gora" (ahalik eta gutxien zuzentzearen irizpidea ondoen
betetzen du). Agurtzaneren "ozenki" edo "ozen" ere izan litezke. Ez dakit
eta ezin lagundu. Guk, esan, "altu" esaten dugu.
Jon
-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkarlanean.com]
Enviado el: lunes, 16 de mayo de 2005 12:12
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ahots goran
Goian jarri dudan hori sarritan ikusi dut, han eta hemen. Niri ez zait
gustatzen, baina oraintxe ez dakit zuzendu edo bere horretan utzi.
Iritzirik?
xme
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago