[itzul] Celtatik puntu batera?

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
As, Maiatza 17, 11:19:09, CEST 2005


Alaves sailkapenean "Celtatik puntu batera" dagoela entzun nuen atzo
irratian. Nik, berriz, "Celtarengandik puntu batera" esango nuke. Ohartzen
naiz, ordea, aski eztabaidagarria izan daitekeela kontua. Ezin esan,
behintzat, futbol-talde bat "izen biziduna" dela, eta hala ere...

Zuek nola sentitzen duzue hori? Badakit beste modu batzuetan ere esan
daitekeela, baina uste dut egitura horretan esatea ere badagokigula
euskaraz, eta, beraz, geure burua behartu behar dugula '-tik' / '-gandik'
aukera egitera hor, edo berez zer ateratzen zaigun probatu.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago