[itzul] besterik
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Maiatza 18, 11:50:13, CEST 2005
"Bigarren mailako ikasleak besterik ez da / dira etorri".
"Sagarrak besterik ez dut / ditut jaten".
Zuen ustez singularra ala plurala erabili beharko litzateke halakoetan.
Eta "baino" eta "baizik" hitzekin berdin funtzionatzen al du?
Beharbada erabakia ere hartuta dago, baina nik ez dut horren berri;
inork argibiderik balu, zinez estimatuko nioke.
Aldez aurretik mila esker.
X.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago