[itzul] megacero eta cuon

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 20, 16:03:01, CEST 2005


'Munduko ugaztunen izendegian' honela dugu:

Cuon alpinus
euskaraz: 'dole'
ingelesez: dhole; red dog
gaztelaniaz: cuon; dole; perro salvaje asiático

Bestea, berriz, desagertutako espeziea da, 'Megaloceros giganteus'
beharbada. Ni ez naiz horretan aditua, baina badirudi 'Megaceros' eta
'Megaloceros' izenak erabiltzen direla genero hori izendatzeko. Frantsesez
'le megacerops' eta ingelesez 'the Megacerops', hau da, azken 's' letra
kendu gabe. 'Trizeratops' egiten badugu euskaraz, pentsatzen dut 'megazeros'
ere egin litekeela, baina ez nago ziur.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Bakun
Enviado el: viernes, 20 de mayo de 2005 15:17
Para: ItzuList
Asunto: [itzul] megacero eta cuon


Arratsaldeon:
Historiaurreko arte eta historiari buruzko lan batean bi animalia hauen
izenak azaldu zaizkigu: "megacero" eta "cuon". Horien gaztelerazko
definizioak aurkitu ditugu, baina norbaitek ba al daki euskaraz zer izen
duten??

Aldez aurretik eskerrik asko.

Hauek dira definizioak:

Megacero: un gran ciervo con una cornamenta de más de custro metros de
punta.

Cuon: cuon alpinus palles. Un cánido de tamaño intermedio entre zorro y
lobo.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago