[itzul] Da!
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com
Al, Maiatza 23, 12:38:25, CEST 2005
Sustatu weblogean atal berria ireki dugu. Interjekzio euskaldun baten izena
jarri diogu: Da!
Honela definitzen du Juan Martin Elexpururen "Bergara aldeko hiztegiak":
*intj. Zerbait bat-batean gertatzen duela (sic) adierazten duen hitza.
Adib.: Don Manuel, Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin saillian, e. Da!
oiñ lelengua, oiñ erdikkua, oiñ atzenekua.*
Da! azkar baten bidez, web erreferentzia bat azkar komentatzeko asmoa dugu.
Lotura bat eta komentario labur bat, hori da dena. Ikus hemen:
http://www.sustatu.com/index_html?da=1
Adibidez, oraintxe kargatu duguna. Eusko Legebiltzarrak presidente berria
du, eta euskalduna da, Izaskun Bilbao.
http://www.sustatu.com/1116844268
Legebiltzarraren webgunean bertan aurkitu dugu Bilbaoren berri.
http://parlamento.euskadi.net/htmldocsnet_DIS/fichas/e_100.html
Aipagarria, HIZKUNTZAK epigrafean dioena: Euskara, Frantsesa. Bi hizkuntza...
Da!
Luistxo Fernandez
LFernandez a bildua codesyntax.com - 675 706 553
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago