[itzul] Curso modular
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 24, 14:22:39, CEST 2005
Ez, ez, nire ustez, ez dira etxeko lanak egitea, eta nire
erantzunean ere galdera marka falta zen 'Gurasook egiten duguna'ren atzean.
Ea hobeto azaltzen dudan.
'Trabajo familiar' zer esan nahi du? Hori da zehaztu beharrekoa,
izan ere, testuinguruaren arabera hainbat esanahi izan baitezake eta
aurretik Jose Marik proposatutakoa (familia lana), nire ustez, anbiguoegia
da. Euskaraz irakurrita, oker ulertzeko bidea eman lezakeena. Familia lana
irakurriz pentsa zitekeen gurasook egiten duguna izan daitekeela eta ez dut
uste hori adierazi nahi duenik. (Hori da, hain zuzen, aurreko mezuan
adierazi nahi nuena)
Esaterako, gizarte-laguntzaileei zuzenduta balitz, (eta nik hala
dela uste dut) ziurrenik arazoak dituzten familiak laguntzen jarduten duten
profesionalei baliabideak irakasteko ikastaroa izan daiteke. Familia barruko
kideei zuzendutako ikastaroa bada, orduan, beste bide bat jorratu beharko
litzateke: senideen arteko gatazkak zuzentzeko tresnak irakasten dituen
ikastaroa.
'Modular' hitzak ez dut uste aparteko informaziorik eskaintzen
digunik, eta oker banengo, gehiago azaldu beharko litzateke, bestela
euskaraz ez dut uste ulertuko litzatekeenik.
Ea oraingoan hobeto azaltzea lortu dudan.
Zelai
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: martes, 24 de mayo de 2005 13:18
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Curso modular
Galdera serioa da? Nik txarto ulertu ez badut, izen puztu horren
atzean hau baino ez dago:
ETXEKO LANAK EGITEN IKASTEKO IKASTAROA
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago