[itzul] ANT. Lanerako heziketarako gaztea

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Maiatza 25, 12:08:37, CEST 2005


> Beraz, "lanbide-heziketako gaztea" edo antzeko zerbait moldatu nahian gertatu ote duk deskalabrua?
> Iradokizunik ez, Gotzon?

Iruditzen zait «Lanerako hezitako gaztea» izango zela asmoa, ez? Koko 
larregi, beharbada, baina guztiz aldrebesa ere ez.

Aukeran, bide «publizitarioagoa» edo jolastiagoa har zitekeen, ez dakit, 
adibidez: «Larre motzean hezitako gaztea». Ohartzen naiz «gente formada 
y preparada» diotenean, f(ormada) eta p(reparada) = FP jokoa nahi dutela 
egin. Joko hori betetzen du, bere kamutsean, «Lanerako hezitako gaztea» 
esaldiak, baina...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago