[itzul] LSSICE

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Maiatza 26, 09:43:04, CEST 2005


>Ley 34/2002 de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la 
>Información y de Comercio Electrónico

>2002ko uztailaren 11ko 34/02 Legea, Informazioaren Gizartearen eta 
>Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa

Legegintzako teknikak bereizi egiten omen du (EHAAko arduradun ohi batek
esana) legeak arlo bat osorik arautzen duenean eta legeak arlo bateko
alderdi batzuk arautzen dituenean. Gaztelaniaz "Ley de" erabiltzen ei da
arloa osotasunean arautzen duen legean eta "Ley sobre" arlo horretako gairen
bat jorratzen duenean.

Ez dakit zer oinarri duen horrek, ala Jaurlaritzako kontua den; nik,
erositako prezioan saltzen dut.

Euskaraz, kasu honetan, ...Zerbitzuen Legea izango litzateke. Beharbada,
baliteke -(r)en asko izatea.

Jon Agirre





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago