[itzul] Mezu oinak

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Maiatza 30, 09:56:18, CEST 2005


Dirudienez, erakunde handietan eta zenbait enpresatan boladan jarri da
mezu elektronikoei oin luze bat eranstea, segurtasun kontuak direla
eta.

Ongi dago, bakoitzak ikusiko du zer eratan nahi duen jokatu, baina
zerrendaren trafikoa eta mezuen artxiboa alferrik astunduko da
den-denok halako oin luzeak eransten hasten bagara.

Adibidez, Agurtzane Lexartzak bidali berri duen mezuak benetako
edukian 210 karaktere ditu, eta oinak, berriz, 2881.

Zerrendaren barnean segurtasun arazorik ez dagoenez, eskatzen dizuegu
halako oin luzerik ez eranstea ItzuLera datozen mezuei. Oina era
automatikoan eransten baldin bada, hitz egin ezazue, mesedez, posta
zerbitzariaren administratzailearekin, berak salbuespena egin dezan.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago