[itzul] Yahoo Mindset bilatzailea

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Maiatza 31, 15:40:05, CEST 2005


Bilatzaile klasikoak Yahoo Mindset aukera zabaldu berria du:
http://mindset.research.yahoo.com/

Ezaugarri mamitsu bat dauka: bilatutako hitzen emaitzetan iragazki 
moduko bat ezar daiteke, interesen arabera. Bi muturreko ardatza da: 
mutur batean «shopping» (erosketa), bestean «researching» (ikerketa). 
Ardatz horren arabera modulatu daitezke emaitzak.

Adibidez, «itzulpen» bilatuta, neurgailua «shopping» aldera guztiz 
eramanez gero, lehen emaitzen artean itzulpen zerbitzu komertzialak 
ageri dira; aldiz, «researching» aldera guztiz eramanez gero, zerbitzu 
komertzial horiek ez dira ageri ere egiten.

Gainera, emaitza bakoitzaren azpian ardatzaren araberako ranking bat 
marrazten du, zenbateraino den«researching» (ala «shopping»). Zaila da 
hitzez azaltzen; onena: joan eta ikusi.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago