[itzul] Widening

Inazio iusarralde a bildua euskalnet.net
As, Aza 1, 20:15:52, CET 2005


Kaixo:
Hizkuntzalaritzan, zehazki semantikan, gertatu ohi den fenomeno bat izendatzeko terminoa da goiko hori. Ea, nolabait, garai batean hitz bat adiera jakin batekin sortu eta denboraren poderioz orokortzera jo eta lehen adiera hura baino zentzu zabalagoan erabiltzean datza fenomeno hori. Adibidez, ingelesez, dog zakur arraza indartsu bat izendatzeko erabiltzen omen zen hasieran. Baina, denborarekin zakur guztiak izendatzeko balio du. Horri deitzen omen zaio widening. Horren euskarazko ordaina da jakin nahi nukeena. Niri ideia hauek bururatu zaizkit:
-Esanahi hedadura?
-Esanahien orokortzea?
-Esanahien zabalkuntza?
Mila esker aldez aurretik.

Inazio Usarralde



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago