[itzul] Sustainable development
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 3, 12:40:12, CET 2005
<eta hortik aurrera... denak isilik>
Ixilik edo. Euskaltzaindiak hobespena (edo azioa?) egin zuen, eta hor arazo
bat bukatu zen eta beste bat hasi. Orain, 'garapen iraunkorreko batzorde
iraunkorrak', 'aurrekontu iraunkorrak' (urtebetekoak izanda ere), 'hartzaren
kudeaketa iraunkorra' (kudeaketa hori batere sustainable ez bada ere, iraun
egingo du edo iraunarazi egingo dute) eta gisakoak baditugu. Orain,
politikari guztiek 'iraunkortasuna' dute helburu (irakurle zoliak egingo
ditu interpretazioak).
Frantsesaren ereduari erreparatuta ('frantses ereduari hurbilduz') hartu
omen zuen hobespena Euskaltzaindiak. Frantsesez 'durable' eta 'permanent'
bereizten diren tokian, ingelesez 'sustainable' eta 'permanent' bereizten
diren tokian, gaztelaniaz 'sostenible' eta 'permanente' bereizten diren
tokian, euskaraz, baliente, 'iraunkor' ahalguztiduna dugu.
Terminologia Batzordearen azpiko batzorde batean dago gaia orain, eta hor
saiatuko dira aztertzen polisemia-arazoa zenbaterainokoa den -ea marmar,
protesta eta kexu horietan argudio ganorazkorik dagoen edo zaratagile hutsen
kontuak diren-, eta, horrez gainera, 'sustainable' adjektibotik eratorri
diren beste terminoekin (termino-familia osoa ikusita) arazorik dagoen.
'Itsasoak ez du esperantzarik' eta nik ere ez. Arazo iraunkorra, baina
jasangarria.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: jueves, 03 de noviembre de 2005 11:34
Para: ItzuL; oihanalertxundi a bildua hotmail.com
Asunto: Re: [itzul] Sustainable development
Ez: Euskaltzaindiak "garapen iraunkor" hobetsi zuen, eta hortik aurrera
(hasierako marmar, protesta eta kexuen ondotik), denak isilik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago