[itzul] Eskabetxe(t)an
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Aza 4, 10:54:09, CET 2005
Gehiegi pentsatu gabeko erantzuna da, baina esango nuke 'olio' eta 'ardo
zuri' berariazko likidoak direla, ura den bezala, eta 'eskabetxe' ez dela
horietakoa, ez dugula sail horretakotzat hartzen edo ez dugula horrela
kontzeptualizatzen behintzat (olioa eta ardo zuria badira zerbait, jakiari
laguntzen ez badiote ere; eskabetxea, berriz, ez da "autonomoa"), eta,
Karlosek esan bezala, saltsekin edo parekatzen dugula:
'uretan' baina 'saltsa berdean'
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
Enviado el: viernes, 04 de noviembre de 2005 10:36
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Eskabetxe(t)an
Egun on denoi.
Harriduraz ikusi dugu bilaketa sinple bat eginda (Sarean), askoz ere
erabiliagoa dela mugatu singularra mugagabea baino.
Ohiko hiztegien artean, Euskaltermek bakarrik jaso du forma hori eta era
mugatuan honek ere.
Zer dauka eskabetxeak "oliotan", "ardo zuritan" eta "abarretan" bezala ezin
deklinatu izateko?
Eskertuko genuke argi-izpiren bat.
Iņaki
BITEZ LOGOS
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago