ER: [itzul] Eskabetxe(t)an

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Aza 4, 11:11:02, CET 2005


>>Zer dauka eskabetxeak "oliotan", "ardo zuritan" eta "abarretan" bezala
ezin
deklinatu izateko?

Jakiak prestatzeko halako era espezifikoak (halakotzat kontzetualizatzen
direnak), likidoak egon tartean zein bestelakoak ("burduntzian"), mugatuan
deklinatu ohi dira euskaraz. Kontuz, beraz, deklinabidearen teoriak modu
mekaniko edo sinplistegian ez aplikatzeko: tradizioa da lege, eta ez
"logika". Horrek ez du esanahi, jakina, logikarik ez duenik tradiziozko
erabilerak, semantikoki sofistikatuagoa izaten dela baizik.

(Kontraesana dirudiena baina ez dena, denboran aldagarri baitira
kontzeptualizazioak: Gabonetako Ikuskizuenean (buruz ari naiz, baina
sinetsi), "saltsatako lebatza" dator).






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago