[itzul] En el monte Gorbea euskaraz??
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Aza 4, 11:49:30, CET 2005
Bai, hori da jatorrizkoa, ze gaztelaniazko bertsinoan " la hermosa
Arratia" kantatzen da eta hori agertu arren, eta Arratia polita bada
ere, originala euskerazkoa dalakoan nago, Asierrek jarri duena.
"Han egingo dogu irrintzi : > Gora!, > Aurrera mutilak! " honen ordez
gaztelaniaz "Euskadi Askatuta" kantatzen da, badauka, beste bertsiņo
bat , guztiz nekatuta igotzen dabenen gomutaz, baina hori
"sasi-bertsiņoa" da.
www.euskalnet.net/justomari/abestiak.pdf , Abesti hori gaztelaniaz, eta
popurrirako beste batzuk,
gaztelaniaz, euskeraz bakar bat. Bilbotarrak ez direnak kantatzen
dabezanak.
----- Original Message -----
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
To: <vvzotlaa a bildua vv.ehu.es>; "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, November 04, 2005 11:08 AM
Subject: RE: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??
>
> Nik honela kantatu izan dut txikitatik. Erdarazko bertsioaren berri
> ez dut eduki orain arte.
>
> Gorbeiako mendian
> puntaren puntan
> gurutze eder bat dago.
>
> Handik Euskalerria
> ikusten dogu
> ederrago.
>
> Zatoz, Miren.
> Jarri hemen.
> Zer dozu ikusten?
>
> Euskalerri
> habi txiki,
> mendi ta baserri.
>
> Aupa, mendigoizale gazte!
> Gorbei mendira igon zaite!
> Han egingo dogu irrintzi:
> Gora!
> Aurrera mutilak!
>
> Trala-la-la... (Igone nire lankideak beren-beregi eskatu dit "trala-la-la
> jartzeko).
>
> Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago