[itzul] Esana bete (ez)
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Aza 9, 18:05:33, CET 2005
edo agindua ez bete,
Hori da Legebiltzarreko mahaiko hiru kidek egin dutena,
Modan dago "desobediencia" , euskeraz "desobedentzia".
Norbaitek agintzen duenean zerbait egiteko eta agindua jaso duenak betetzen ez badu, egiten duen horri euskeraz deizen zaio,
Esana ez bete (edo bete ez), eta hori egiten duenari , esan txarreko edo tokian tokiko aldaeran.
Horren ganean Euskadi Irratian goizon entzun dut Legebiltzarkideak daukatela edo direla "ukaezintasun parlamentarioa" edo antzeko zerbait "***** parlamentarioa" , gero beste era batera azaldu du hizlariak eta ez dot harrapatu.
Egunkarian ez dot irakurri oraindik zelan dakarren, baina gai, kontu hori legebiltzarreko araudian honela agertzen da
http://parlamento.euskadi.net/htmldocsnet_DIS/e_reglamento_0_2.html
13. Atala "Legebiltzarkideek bere egitekoa betetzen ari direneango iritziegatik eta emandako botoegatik ukiezinak izango dira, baita bere manu-aldia bukatu ondoren ere."
Artículo 13 Los Parlamentarios gozarán, aun después de haber cesado en su mandato, de inviolabilidad por las opiniones, actuaciones y votos emitidos en el ejercicio de su cargo."
http://parlamento.euskadi.net/htmldocsnet_DIS/c_reglamento_0_2.html.
Eta Euskal Telebistak bere kabuz asmatzen du "Epaiaren arabera, hiru auzipetuak "bortxaezintasun parlamentarioaren" babesa zuten http://eitb24.com/noticia_eu.php?id=103649,
Garikoitz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago