[itzul] bajos fondos

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Aza 10, 10:11:07, CET 2005


>Nola eman dezaket "gente de los bajos fondos" euskaraz? 

Ez dakit zuzen nabilen, baina niri 'kalezulo' hitza etorri zait burura
("kalezuloko jendea"?), eta honako bi erreferentzia hauek aurkitu ditut
Interneten. Zeuek esan.

KALEZULO. Jesus Mari Mendizabal “Bizargorri”. Ostiral Saila. 1997. //
Harako ‘Leizezulo’ hartan agertzen ziren pertsonaia gaztetxoak heldu egin
dira. Gazte bihurtu. Bakoitzak bere bidea hartu du eta bere bide-lagunak
aukeratu. Haietako bat, Asier, beste lagun-koadrila batekin bildu da.
Xabala eta Argala ditu bide-lagun; hartu duen bidea, ordea, hondamendira
daraman XX. mendeko izurrite nagusiarena da: drogarena. Nobela astebukaera
baten kontaera da. Asier drogaren hondamendira daraman bidean barrena
barneratu da. Hondamendizko gau-bidaia horretan hainbat mugarri aurkitzen
ditu, ordea, aurreko bizitzarekin lotzen dutenak eta irteera bat
seinalatzen diotenak. Hondamendizko gau-bidaiaren muturreraino egingo ote
du ala irteera mugarri horiei kasu egingo ote die? Erantzuna irakurlearen
esku
 / 

http://tinyurl.com/av22s

ARDO HITZAK. Ińigo Fernandez // 2067ko urtarrilaren 14a, 43rd Street-eko
kalezuloan. Ez dakit New Yorkeko euskaldun bakarra naizen; badakit, ordea,
New Yorkeko eskale euskaldun bakarra naizela. Beno, egia esan, hemen sekula
ezingo dut jakin hori ziurtasun osoz, milaka baikara kalean bizi garenak;
baina hori esaten du Steve Beltzak: eskaleekin baizik ez duela hitz egiten
berak, baina hiriko eskale guztien berri dakiela, zuzenean edo zeharka, eta
ez dagoela hemengo milaka kaleetan beste euskaldunik. Esajeratu ere egiten
du sarritan, Ameriketako lehendabiziko eskale euskalduna izan naitekeela
esanez. Auskalo. Hori bai, asko daki Beltzak (beti beltzez janzten delako
esaten diote Steve the Black edo Black, eta «Beltza» esaten diot nik),
ingeniaria izandakoa da, oso azkarra, hiri honetako espaloi eta kalezulo
bakoitza ezagutzen du, eta, ni bezala, mozkor hutsa delako izango ez
balitz, esaten duen guztia sinetsiko nioke; baita Ameriketako lehen eskale
euskalduna naizela ere.

http://tinyurl.com/92yvu
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago