[itzul] victor hugoren zenbait hitz

Iñigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Al, Aza 14, 09:40:14, CET 2005



trabucaire, frantsesak katalanetik hartutakoa omen da: "bidelapurra, basalapurra, mausaria"

démarquer

Zerbaiti ezaugarria, seinalea edo marka kentzea da. Uste dut zuk itzuli nahi duzun pasartea honako hau dela, ezta?

"Ils demarquaient un enfant comme on demarque un mouchoir." 

"Comprachicos" esaten zieten umeak ebatsi eta gero saldu egiten zituzetn nomada batzuei. Umea lapurtu ondoren, gurasoek ez ezagutzeko moduan desitxuratzen zuten. Pasarte horretan musuzapietan edo izaretan brodatzen diren inizialak kentzearekin konparatzen du; hau da, "jabeak" berak ere ezin ezagutzeko moduan uztearekin.

Halako zerbait izan liteke:

"Ume bati berezko itxura aldatzen zioten, musuzapi bati brodatutako marka kentzen diogun bezala"


Iñigo
-----Mensaje original-----
De: JOSE MAYA AINARA [mailto:a.maya a bildua clientes.euskaltel.es]
Enviado el: domingo, 13 de noviembre de 2005 1:18
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] victor hugoren zenbait hitz


Kaixo, 

bada, testu bat itzultzen ari naizena, eta ezin dut jakin ondorengo 
esamoldeen esanahia:

huitième pairesse du banc des barons

trabucaire

démarquer

Milesker eta laster arte
Ainara

----- Jatorrizko mezua -----
Norengandik: "Zabala Oyarzabal, Carlos" <CZabalaOyarzabal a bildua alava.net>
Data: Ostirala, Azaroa 11, 2005 12:53 am
Gaia: RE: [itzul] la poudre de succession

> 
>   Bai artsenikoa esateko erabiltzen zen.
>   Gaur egun, kutsu historikoa du.
>   Herentzia lehenago kobratzeko erabiltzetik
> omen dator izena.
> 
>   Beharbada egokiena izena frantsesez uztea izango duzu,
> eta behean azaltzea; edo itzulpena ondoan jartzea: 
> 
>   "poudre de succession", herentzia-hautsa (esaterako).
> 
> Ingelesez hala egin ohi dute:
> 
>   "poudre de succession", inheritance powder.
> 
> Karlos
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago