[itzul] Baimen espresa?
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Al, Aza 14, 15:44:52, CET 2005
    
    
  
Hiztegi Batuan, "espresuki" adizlaguna eta "espres" izenondoa (2. adieran
adizlaguna) ditugu. Orduan, zerbait "espresuki baimentzen" denean, "baimen
espresa" ematen da (Googlen 40 inguru) ala "baimen espresua" (Googlen
100dik gora)? 
Susmoa dut gune honetan gabiltzan guztiok ez dugula hautu bera egiten. Ados
jarriko bagina, mesede, ezta?
AZ
(Astelehen Zoriontsua izan dezazuela, alegia...).
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago