[itzul] Hitzen indarraz

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Aza 16, 08:04:04, CET 2005


Nik:
>> Badakizue, bestalde, Googlen hitzen (batik bat, ingelesezko hitzen) 
>> definizioa bilatu daitekeela, hitzaren aurretik define: idatzita. 
>> Horra zer den «racaille» Googlek aurkitutako definizioaren arabera: 
>> http://www.google.com/search?num=30&hl=eu&q=define:racaille

Xanek:

> Hobeko zuen sentsu horretan erabili izan balu! Nago ez duenez ondoko 
> esanahia erabili ukan nahi:
> racaille: rebut de la société; personne vile.

Bai, jakina, zentzu horretan aipatu zuen Sarkok «racaille», zalantza 
gabe. Ikusi besterik ez zen haren bisajea, hitzak esaten zituen 
bitartean. Ironia da, hain zuzen, barne ministroaren adierazpenen 
ondotik, Googlek sarean aurkitzen ahal duen «racaille»-ren definizioa 
*bakarra* izatea «Jeune personne engagé pour tester les ressorts des 
nouvelles baskets à la mode»!

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago