RE: [itzul] planta de autogeneración eléctrica de biogás

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 16, 13:44:58, CET 2005


Uste dugu termino horretan dagoen 'autogeneración' kontzeptua hau izan
daitekeela:

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa
(http://www.entevascodelaenergia.com/energia/index.html):

autogeneración

sin: autoproducción

Elektrizitatea / Energia elektrikoa

Elektrizitatea batez ere sortzailearen beraren beharrak asetzeko ekoiztea.
Legeak potentziaren arabera alda daitekeen tokiko kontsumo minimo bat ezarri
ohi du elektrizitate-sorkuntza autosorkuntzatzat jo ahal izateko.

eu: autosorkuntza; autoprodukzio
en: own-production; self-generation; self-production
fr: autoproduction

----------------------------------------

Beraz, guk honela emango genuke: 'autosorkuntza/autoprodukzio
elektriko(ra)ko biogas-instalazioa' edo
'elektrizitate-autosorkuntza/autoprodukzioko biogas-instalazioa'

Amaia Astobiza, Antton Gurrutxaga



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jone Aldamiz-Etxebarria
Enviado el: miércoles, 16 de noviembre de 2005 12:55
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] planta de autogeneración eléctrica de biogás


Ba al daki inork? Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago