[itzul] LEGE-AIPUAK

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Aza 22, 12:39:09, CET 2005


	Nik dakidala ez dago lege-irizpiderik arlo horretan (eta
interesgarria litzateke egotea), hortaz, bi aukerak zilegiak direla uste
dut.

	Nik ondoko irizpideen arabera hartu izan dut bata ala bestearen
aldeko jarrera: 
	1.testuaren hartzailearen arabera: iparraldeko inork irakurri
beharko balu, orduan itzuliko nuke esaterako;
	2. testuaren helburuaren arabera: irizpide orokorrak ezartzen baditu
eta herritarrek oro har ulertu behar dutenean euskaraz jartzearen alde nago;
doktorego-tesia bada edo testu teknikoa denean, aitzitik, gaztelaniazko
testua jartzea jatorrizko testua eskaintzea litzateke eta eremu horretan
lagungarria izan daiteke irizpide horri jarraitzea.

	Nolanahi ere, irizpide horiek guztiak oso pertsonalak dira, eta ez
dira behar bezala eztabaidatuak izan. Agian inoiz, foro egokia izango dugu
horrelako kontuetarako. 

	Segi ondo. Zelai 

-----Mensaje original-----
De: e-zuazabeitia a bildua ej-gv.es [mailto:e-zuazabeitia a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: martes, 22 de noviembre de 2005 12:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] LEGE-AIPUAK

Epa,

Ez dakit itzulpen ofizialik ez duten gaztelaniazko testuean zer egin beharko
litzatekeen legearen arabera, abokaturen batek jakingo du hobeto. Dena dela,
EHAAn itzuli egiten ditugu legeen izenak eta artikuluetan jasotakoak. 

Edurne Zuazabeitia Olabe
EHAA



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago