[itzul] Tranpaldo

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Aza 22, 18:13:21, CET 2005


> Norbaitek ba al daki zergatik erabiltzen den TRANPALDO hitza, OHOLTZA
>  adierazteko? Inongo hiztegitan ez dut aurkitu hitz hori, ezta OEH 
> bertan ere, hemen TRANPAL eta TRANPA agertzen baitira. Orain 
> Google-eri galdetzen badiozu testu ugaritan agertzen da. Eskerrik 
> asko aurrez.

Hipotesi hutsa:

Bada euskaraz «tranpal», gaztelerazko «rellano [de escalera]» esan nahi
duena. Sarasolak honela definitzen du: «Zurubi batean, bi maila sailen
arteko zati laua. Ik. errepausu.».

Gazteleraz «tabla+do» denez, hari kopia eginez, «tranpal+do»?

Analogiak indar handia du batzuetan: hor dago Hiztegi Batuan
«laborategi», nahiz «labora-» erroak zer esan nahi ote duen ez dugun oso
argi ikusten; aldiz, behinolako «monastegi» ez baizik «monasterio»
gomendatzen du HBak, «monas-» erroa guztiz okertzat jota, edo.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago