[itzul] Ez da gaizki hitz egiteagatik
Josu Zabaleta
jzabaleta a bildua bezeroak.euskaltel.es
Ost, Aza 23, 19:07:10, CET 2005
Baina batzuk handiak dira.
Madrilgo epaiketak zer esan asko eman behar du itzultzaileez. Ez dakit nola dagoen antolatuta, eta beldurra ematen dit jakiteak. Gaur, bigarren eguna, leku askotan irakurri ahal izan dugu han ari diren --ez dakit zer baldintzetan-- itzultzaileetako baten laburtzeko trebeziaren berri; epailea bera harritzeko adina: bost minutuko jarduna esaldi batera laburturik. Agian horixe da gutxiena. Nik horren jarraipena ENTZUN ahal izan dut Euskadi irratian. Minututxo bat izan da: Epaituak Cervantesen hizkuntzan hitz egiteko prest zegoela; abokatuak ezetz, jarraitzeko euskaraz, eta horren segidan:
Oso-oso gaizki ulertu ez badut:
Epaituak: "...bierrian nenguenian..." (eta mobilei buruzko ez dakit zer...)
Itzultzaileak: "cuando estaba en Biarritz..."
Biarritzek ez du, bada ezer esan nahi epaiketa horren testuinguruan... Ez dut asmatu, grabatuta egongo da --egongo al da-- nonbait. Kezkatuta utzi nau.
Eta handik pixka batera Euskadi Irratiko komentariogilearen komentarioa: "Y mira que la traductora!... Mira que confundir 'mobila' con Biarritz!" (hau ez da transkripzio zehatza, baina horrelako zerbait).
Honek barregura eman dit, "negar egingo nuke, barrez ez baneki" mota hartako barregura.
Epaituaren bermeak non dira? Euskararen irudia da gutxiena. Eta euskal itzultzaileen (batzuen, behintzat) irudia...
Horrelakoetan zer?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago