[itzul] Ez da gaizki hitz egiteagatik
Bakun
bakun.mac a bildua euskalnet.net
Ast, Aza 24, 12:14:57, CET 2005
Egia esan, handia da, bai, handia...
Aurrekoan Kontseiluak eta EIZIEk gutun bat bidali genien Auzitegikoei, geure
kezka (eta protesta) azalduz. Izan ere, euskara eta itzultzaileok gaizki
geratzen gara. Eta, jakina, bestelako arrazoiak ere badaude zerbait esateko.
Behar izanez gero, geure laguntza ere eskaini genuen. Beraz, salaketaz gain,
proposamena ere egin genuen, baina ikusten duzue zertarako balio izan
duen...
Oraingoan ere gaia mahai gainean dugu, eta EIZIEtik zerbait egiteko aukera
aztertuko dugu...
Joseba Ossa
el 23/11/05 19:07, Josu Zabaleta en jzabaleta a bildua bezeroak.euskaltel.es
escribió:
>
> Baina batzuk handiak dira.
>
> Madrilgo epaiketak zer esan asko eman behar du itzultzaileez. Ez dakit nola
> dagoen antolatuta, eta beldurra ematen dit jakiteak. Gaur, bigarren eguna,
> leku askotan irakurri ahal izan dugu han ari diren --ez dakit zer
> baldintzetan-- itzultzaileetako baten laburtzeko trebeziaren berri; epailea
> bera harritzeko adina: bost minutuko jarduna esaldi batera laburturik. Agian
> horixe da gutxiena. Nik horren jarraipena ENTZUN ahal izan dut Euskadi
> irratian. Minututxo bat izan da: Epaituak Cervantesen hizkuntzan hitz egiteko
> prest zegoela; abokatuak ezetz, jarraitzeko euskaraz, eta horren segidan:
>
> Oso-oso gaizki ulertu ez badut:
>
> Epaituak: "...bierrian nenguenian..." (eta mobilei buruzko ez dakit zer...)
> Itzultzaileak: "cuando estaba en Biarritz..."
>
> Biarritzek ez du, bada ezer esan nahi epaiketa horren testuinguruan... Ez dut
> asmatu, grabatuta egongo da --egongo al da-- nonbait. Kezkatuta utzi nau.
>
> Eta handik pixka batera Euskadi Irratiko komentariogilearen komentarioa: "Y
> mira que la traductora!... Mira que confundir 'mobila' con Biarritz!" (hau ez
> da transkripzio zehatza, baina horrelako zerbait).
>
> Honek barregura eman dit, "negar egingo nuke, barrez ez baneki" mota hartako
> barregura.
>
> Epaituaren bermeak non dira? Euskararen irudia da gutxiena. Eta euskal
> itzultzaileen (batzuen, behintzat) irudia...
>
> Horrelakoetan zer?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago