[itzul] Ezizenak/liburuen izenburuak itzuli?

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Al, Aza 28, 11:25:31, CET 2005


Egun on, Paul:
Ezizenik ez zaigu inoiz suertatu, baina liburuen izenburuak ez ditugu 
sekula ere itzultzen. Dauden moduan aipatzen ditugu, jatorrizko 
hizkuntzan. Honelako kontuak direla eta, izan ditugu geure 
gorabeherak unibertsitatean, eskaintza zientifikoaren barruko 
ikerlanak nola jarri behar genituen erabakitzeko orduan edo 
irakasgaiei izena itzuli behar ote zaien erabakitzeko. Sarak eta biok 
uste dugu, halakoak jatorrizko hizkuntzan jarri behar direla, eman 
edo argitaratzen diren moduan. Ez dakit honelakoetan zelan jokatzen 
duzuen EHU eta Mondragoneko gainerakook. Interesgarria litzateke 
horren berri izan eta iritzi trukaketa bat izatea.
Gero arte.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago