[itzul] Día Europeo de la Discapacidad
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Aza 29, 11:09:28, CET 2005
> Guk ETBn Pertsona Ezinduen Nazioarteko Eguna erabili izan dugu.
Joan den azaroaren 10ean zerrendara bidali nuen mezuaren
(http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/25481)
harira nator berriro ere.
OME aspaldidanik bultzatzen ari den «International Classification of
Functioning and
Disability» (http://www.who.int/icidh/whodas/index.html) sailkapenak ez
dio, zehazki, gaitzari (ezintasunari) begiratzen, gaitz horrek munduan
barrena aritzeko (functioning) dakarren arazoari baizik.
Itsu izatea ezintasun bat bera da beti, baina bizitzeko eta jarduteko
ondorio arras desberdinak izan ditzake Antananarivon, Helsinkin,
Kalkutan edo Sao Paulon. Itsu izateak batean ala bestean, ezintasun
fisikoa bera izanda ere, ezgaitasun maila desberdinak ekar ditzake.
Nik, OMEren arrastotik, «ezgaitasun» erabiliko nuke kontzeptu hori
adierazteko, nahiz hizketan jarraituko dugun, noski, «ezindua gelditu
zen» edo «elbarri dago» esaten.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago