[itzul] e-gauzak eta zibergauzak

Unai Elorriaga uelorriaga a bildua yahoo.com
Ost, Aza 30, 10:52:54, CET 2005


Ados, Mikel.

Mikel Morris <mmorris a bildua euskalnet.net> escribió:  
On 05-aza-30, at 09:39, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:

>
> Mikel, argudio bakarra darabilzu <> formaren alde: zabalduta
> dagoela. Baina ez duzu frogarik ematen. Zenbaketa zehatza aurkezten 
> ez duzun
> bitartean, zure argudioak ez du baliorik.

** Une honetan, ez daukat testu mordo bat gai hori aztertzeko. Zure 
argudioaren arabera, e- horrek ez du zentzurik euskaraz. Ez du 
tradiziorik. Beraz, kanpora, betirako kanpora. Hala ere, hizkuntzak 
aldatzen dira. Teknologiak aldatzen dira. E-posta, beste mezuan esan 
dudan bezala, 93,000 aldiz baino gehiago agertzen da Google-n, 
"Euskara e-posta" bilatzean. Zenbaketa zehatza nahi baduzu, hori 
duzu, eta posta elektroniko baino gehiago agertzen da gainera 
("euskara posta elektroniko"). Gainera, turkieraz "e-posta" baldin 
badago, zergatik ezin da euskaraz? Turkiarrak baboak ote dira? Zer 
tradizio da "e-posta" esateko turkieraz? Gainera, "e-kitap" esaten 
dute "e-book" turkierara pasatzeko. (Bilatu "e-kitap" Google-en). 
Gainera, "e-kart" esaten dute "e-card" esateko, inolako lotsarik 
gabe. Euskaraz, zergatik ez? Turkiarrak baino azkarragoak direlako? 
Beste hizkuntzak ez ditut aztertu baina antzeko zerbait izango 
delakoan nago. Mundua Euskal Herria edota Espainia baino askoz 
handiagoa da.

Beste hitzak (e-postaz gain) ez ditut aztertu. Ez dut astirik. Dena 
den, eta hau azpimarratu nahi dut, bidea zabaldu behar dugu 
etorkizuneko asmaketak modu ekonomikoan izendatzeko. Euskaraz, edo 
gaztelaniaz, ezer gutxi asmatzen da arlo teknologikoan. Gehien- 
gehiena, dena ez esatearren, erbestean asmatzen da. Teknologia, egun, 
ikaragarri azkar berritzen eta aldatzen ari zaigu. Egunez egun ehunka 
termino sortzen ari dira. Dena den, ingelesezko cyber-x", "e-x", 
eta "electronic x" bestelakoak baldin badira, modu bat aurkitu behar 
da termino horiek euskaratzeko. Horregatik komeni da "e-" aurrizkia 
aukera bezala edukitzea, tradizio sakonik ez badago ere. Turkiera 
daukagu adibidetzat

>
> Nik zenbaketa arin bat egin dut, eta <>, <>
> eta horrelakoek 1:43.500 proportzioan irabazten diete <> erako 
> sorkari
> itxuragabeei.
>
** Horrek ez du ezertxo ere frogatzen. Gauzak ez dira horrela 
konparatzen. Hori horrela eginik, cyber-X, electronic X eta 
horrelakoek modu berean irabaziko diete e-X delako sorkariei, jakina. 
Laranjak azenarioekin konparatzearen parekoa da hori. Askotan esan 
dudan bezalaxe, "cyberX" eta "e-X" ez dira beti gauza berberak.

> Zenbaketa egiten duzuenean, ez sartu <> zure aldeko
> zerrendan. <>ren antzeko izen berezi bat baino ez da, 
> ezeren
> eredurako balio ez duena.

** Oraindik ere, interneteko kontuak ez daude oso sartuta euskal 
gizartean, ez Eskandinavian edo Ameriketan bezalaxe behintzat. 
Kontzeptu berriak dira. Gainera, oso gutxi idazten da euskaraz 
datozkigun gauza teknologiko asko.

>
> Asier Larrinaga
>

Jon Agirrek idatzi du:

<erabiltzen
da, eta e- erabiltzen da, sefini, txao, mersi, kao eta antzekoen moduan.

** Ez da berdin :"E-" atzizkia da, ez hitz bat. Ingelesezko 
hiztegietan ere ez dira "e-" duten hitz asko aurkituko. Gaur bertan, 
"e-card" bat jaso dut Thailandiatik. Ez duzu hitz hori tradiziozko 
hiztegietan ikusiko, Webster's edo Oxford direlako hiztegi handietan 
behintzat. Dena berri-berria da. Joera da. Ikusiko dugu, hemendik 
hamar bat urtetara edo, zenbat erabiltzen den. E-txartelak, e- 
liburuak, e-berrikuntzak eguneroko gauzak izango dira hemendik urte 
batzuetara.

Mikel Morris





__________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.espanol.yahoo.com/ 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago