[itzul] Zalantza

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Aza 30, 12:56:40, CET 2005


	Aurreko mezuetan erakutsi duzue egiturak zuzenak direla. Egituretan,
beraz, ez daukat zalantzarik, baina esanguretan bai.

	Zalantzabakoak dira <<hotzak hil>>, <<hotzagatik hil>>, <<hotzez
hil>>.

	Zalantzabakoak dira <<hotzaren hotzez loa ezin bildu>>, <<hotzaren
hotzez eskuak belztu>>, <<hotzaren hotzez elurra izoztu>>, <<hotzaren hotzez
belarriak sutan eduki>>...

	Baina izan liteke <<hotzaren hotzez hiltzea / bizitza galtzea>>? Ez
dut oso garbi ikusten.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago