[itzul] Preavilidad

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urr 6, 08:06:37, CEST 2005


> En el apartado de desarrollo de proyectos se han realizado 18
> proyectos tutorizados, dos proyectos en fase de preavilidad, y el
> seguimiento de cinco proyectos aún sin finalizar el proceso de
> lanzamiento. Hay que añadir además el seguimiento de los proyectos
> del Master.

Google-n «preavilidad» galdetuta bi erreferentzia besterik ez dira 
ageri, bata argentinar webgune batekoa eta bestea, itxuraz, zerorrek 
daukazun testu berbera.

Susmoa pizteko adinakoa iruditzen zait hori. Ez galdetu zergatik, baina 
usaina hartu diot ingelesetik «moldatutako» hitza ote den: 
«preavailability». Badakit jauzi handi (eta trakets) samarra dagoela 
«preavailability»-tik «preavilidad»-era, baina edozer gauzari edonola 
esateko gaztelera modernoak duen joera geldiezin horretan, deus ez da 
harritzeko.

Ingelesezko «availability» honela ematen du Morrisek:

1. a. eskuragarritasun, eskuratzeko erraztasun; the market price is 
determined by ~ eskuragarritasunaren arabera finkatzen da merkatuko 
prezioa; we'd like to sell you one but it's a question of ~ saldu nahi 
genizuke baina eskuratzeko modua da arazoa
b. Fin. erabilgarritasun; ~ of money moneta-erabilgarritasun
2. because of the limited ~ of seats eserlekuen kopurua mugatuta dagoelako

«Pre-» baldin bada, «aurre-» ipini eta aurrera. Gazteleraz baino 
mordoiloago ez zaizu geldituko, zaude lasai.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago