Re: [itzul] Formación eta cualificación
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Al, Urr 10, 12:13:00, CEST 2005
Atari nagusian (beste batzuetan ez) oraindik ere horrela jasota badago ere,
garai bateko itzulpen eguneratu gabea da koalifikazio, iharduera jartzearen
antzeko (hori ere atari nagusietan oraindik ere aurki daiteke).
Euskaltzaindiak kualiatibo finkatu zuen, eta horren haritik kualifikazio
behar du, kualitate ere onartu zen bezala, nolakotasun hobetsi aurretik
(Cua- Kua-). Horregatik jarri dut kua- eta ez koa-, baina, Iñakik dioen
bezala, izen ofizial-ofiziala, -koa oraindik ere. Hala bedi
----- Original Message -----
From: "Terminologia BITEZ LOGOS" <terminologia a bildua bitez.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 10, 2005 11:52 AM
Subject: Re: [itzul] Formación eta cualificación
"Etengabeko prestakuntza eta lanbide-koalifikazioa"
Informazio zabal eta zehatzagorik nahi izanez gero, (KEI) Koalifikazioen
eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuaren orrietan aurkituko duzu:
http://www.euskadi.net/ivac/
euskaraz, hemen:
http://tinyurl.com/72jbn
Iñaki
BITEZ LOGOS
Alesen galdera:
>"Formación continua y cualificación profesional" euskaratu behar dut.
>Hiztegia bietarako "prestakuntza" ematen du. Nola bereiziko genituzke bi
>horiek euskaraz?
>
>Mila esker aitzinetik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago