ER: [itzul] Bait dela-eta.
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Urr 14, 09:28:06, CEST 2005
"Kausal faltsua" oso izendapen ustela da, baina uste dut sumatzen dudala
zertaz ari den. BAIT- aurrizkiak, labur baina erabat esanda, perpausa
menderatua dela adierazten du, besterik gabe. Beste marka espliziturik ezean
(ZEREN, ZEINA, NON/EZEN...) testuinguruaren baitan geratzen da INTERPRETAZIO
"kausal (hobe: esplikatiboa)", "erlatiboa", "ondoriozkoa" edo are "ilatibo"
hutsa ematea.
Gehiago argitu behar izanez gero, edo xehetasunen bat bada eztabaidagai,
adibideen gainean jorra genezake.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: oihana lertxundi
egurbide
Bidalia: ostirala, 2005.eko urriak 14 08:50
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Bait dela-eta.
Egun on,
lankide batek galdetu dit ea zer den"bait" juntagailuak ematen duen "kausal
faltsua". Alegia, batzuetan, ondoriozkoa edo beste era batekoa izanik ere
(kausala izan gabe), horretara jotzen da.
Argibiderik eta adibiderik ematerik bai?
Eskerrik asko aurrez
oihana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago