ER: ER: [itzul] Bait dela-eta.
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Urr 14, 10:05:42, CEST 2005
Tira: orain hego-mendebaldeko estandarrean nagusi den erabileran (tamalez)
automatikoki INTERPRETATZEN dira BAIT- perpausak "kausal"tzat. Horrek esan
nahi du, erabilera horretan, beste interpretazioek eskatzen dutela zeinek
bere marka aurretik, eta, zuzen diozunez, ZEREN erredundante GERTATZEN dela
(baina oso gomendagarria perpaus luze-konplexuetan.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: oihana lertxundi
egurbide
Bidalia: ostirala, 2005.eko urriak 14 09:49
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: ER: [itzul] Bait dela-eta.
Kaixo, berriz
Ez naiz euskal filologoa eta askotan ez du ezeren kontra edo alde azaltzeko
argudio nahiko sendorik izaten, baina beste marka esplizitu horietaz ari
zarela despistatu egiten nauzu, niri erakutsi baitzidaten (!!) bait jarriz
gero, beste markarik ez zela behar; are gehiago, erredundantea litzakeela,
eta kentzeko.
(hau lankideak egindako galderatik kanpo geratzen da, nire kuriosidadea
besterik ez)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago