[itzul] Vertidos, emisiones y derrames

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Al, Urr 17, 11:06:04, CEST 2005


Ingugugiro hiztegi entziklopedikoan, honela eman genuen:

isuri
1 emisio
2 (dump; dumping / vertido / décharge) Ingurunera isurtzen den gaia edo
gai-multzoa.

isurpen
1 emisio
2  (discharge, dump; dumping / vertido / décharge; déversement; rejet) (sin:
botatze; isurketa; isurtze) Hondakin likido edo solidoak ingurunera botatzea
edo biltzeko edota tratazeko instalazio batera bideratzea. Oharra: Hondakin
solidoez, bereziki tamaina handikoez, mintzatzean, eskuarki 'botatze'
terminoa erabiltzen da.
3 (spill; spillage / derrame; vertido / déversement) Likido bat dagoen
tokitik lurrera edo uretara isurtzea edo isuraraztea.

emisio  (emission / emisión / émission)
(Oharra: 'emisio' terminoak berez horrelako adiera zabala badu ere,
eskuarki, aireratzen diren gasetarako baino ez da erabiltzen)
1 (sin: isurpen, isurtze) Ingurunera substantziak botatzea edo energia
(beroa, zarata, erradiazioak, erradioaktibitatea, etab.) askatzea.
2 (sin: isuri) Ingurunera isurtzen den gaia, gai-multzoa edo energia.

Zuk duzun testuan ez dakit ekintzaz ari den, ondorioaz ari den edo biez ari
den, hau da, ekintza bada, 'isurketa, isurtze' ondo dago, baina ondorioa
bada (isuri den gaia), orduan, beharbada, 'isuri' izango da. Bestalde, ez
dakit 'vertido' eta 'derrame' artean zer bereizketa egiten den zuk duzun
testuan. Litekeena da 'derrame' delakoa 'ustekabeko isurketa' izatea eta
'vertido' berriz, nahita egindakoa. Beharbada, tetuinguruak argituko du.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de aztiri
Enviado el: lunes, 17 de octubre de 2005 10:35
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Vertidos, emisiones y derrames


Ingurumeneko jarraibideen testu batean hiru horiek bereizten dira.
Testuinguruaren arabera, lehenengo bien arteko bereizketa
"likido-isurketa" eta "gas-isurketa" jarriz egin daiteke, eta
"derrame"ren kasuan badirudi norbaitek eragindakoa dela, baina ez dakit
nola eman euskaraz. Horrelakorik egokitu al zaizue?

Itziar




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago