[itzul] Trados ala WordFast

Joxe Rojas - ARTEZ itzulpengintza joxe a bildua artez.net
Ast, Urr 20, 11:50:58, CEST 2005


Egun on!

    Lanerako erabiltzen dugun WordFast bertsioa nahiko zaharkituta eta 'zikin' geratu zaigu, arazo dezente ematen dizkigu. Hori dela eta, bertsio berria erostea erabaki dugu. Hala ere, Tradosekin ere saltseatzen ibili gara, eta nahiko gustura gabiltza horrekin. Gauza da orain ez dakigula oso ondo bietako zein erosi, eta horrexegatik zuen iritzia jakin nahiko genuke erabikirik hartu aurretik.

    Batez ere dokumentu luzeak itzultzeko erabiltzen ditugu itzulpen memoriak, baina, aldi berean, hiztegitxoa ere osatzen joan nahi dugu, eta beraz, guretzat oso garrantzitsua da erabiltzen dugun sistemak itzulpenetako hitz jakin batzuk erraz aukeratu eta hiztegiratzeko modua ematea, eta horrela sortutako hiztegiak beste tresna batzuekin (Access) tratatu ahal izateko modu erraza ere eskaintzea.

    Laburbilduz, honako puntu hauek betetzen dituen sistema bat behar dugu:

    -Beste sistemetako memoriak erraz inporta ditzakeena
    -Hiztegiak sortu eta esportatzeko aukera zabala eskaintzen duena

    Wordfast eta Tradosen artean, zein aukeratuko zenukete? Zergatik? Beste aukerarik badago? (Gaur ikusi dut hiztegiak sortzeko Logos izeneko tresna bat, ezagutzen al duzue)

    Eskerrik asko zuen erantzunengatik

    Joxe
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Euskara Zerbitzua
94 448 00 00 - www.artez.net



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago