[itzul] zaldi arraina / itsas zaldia

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Urr 24, 15:23:29, CEST 2005


Ez dakit zein den 'zaldi arrain' terminoaren tradizioa. OEHn behintzat ez da
ageri. XX. mendeko corpusean ere ez. 'Ereduzko prosa gaur' corpusean ere ez
dut aurkitu.

1990ean, UZEIren inguruan bildutako biologo-talde handi batek 'Biologia/1.
Landare eta animalien izenak. Izendegia.' liburua moldatu zuen. Izendegi
horretan, 'itsas zaldi' proposatu zuten, eta gu horri lotu gatzaizkio
betidanik.

'Itsas zaldi' sarrera da OEHn, XX. mendeko corpusean bi agerraldi ditu, eta
'Ereduzko prosa gaur'-en 16 .

Interneten ere alderik ez dago bataren eta bestearen agerraldi-kopuruen
artean.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Kepa Diegez
Enviado el: lunes, 24 de octubre de 2005 14:24
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] zaldi arraina / itsas zaldia


Testu batean "hipocampo" hitza itzuli behar dugu. Guk "zaldi arraina"
erabili izan dugu, baina, bai Elhuyar hiztegiak, bai Euskaltermek
"itsas zaldia" dakarte. Zeinen alde egin beharko dugu? Zuek zer
erabiltzen duzue?


Kepa Diegez




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago