Re: [itzul] customización
Oihana Lertxundi Egurbide
olertxundi a bildua euskalnet.net
Al, Urr 24, 19:15:05, CEST 2005
Kaixo,
ez banago oso oker, hitz hori modaren munduan erabiltzen da azken aldian,
norberak bere gustura moldatutakoa adierazteko. Alegia: galtza bakeroak
zeozer pegatuta, mobilaren zorroa ez dakit zer zintzilikatuta, alkandora
berri bat aitonaren botoi zaharrak jarrita eta abar. Ez dakit logikarik
baduen nire azalpenak zure testuan. Baldin badu, beste kontua izango da
euskaraz nola jarri. Hitza berez ingelesetik dator, customize (am.); beraz
hortik jo beharko zenuke, nik uste; edo bestela, jira-buelta eman, eta,
ezeren antzik gabe, zure gustoko izena jarri.
----- Original Message -----
From: Jone Aldamiz-Etxebarria <jaldamiz a bildua barakaldo.org>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 24, 2005 6:55 PM
Subject: [itzul] customización
Arratsalde on.
Ba al daki inork zer den customización.
Esker aunitz.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago