[itzul] de altura
Ander Altuna
zuzentzailea a bildua ueu.org
Ast, Urr 27, 11:58:48, CEST 2005
Nire ustez, gaztelaniaz gehien erabiltzen den terminoa da /trabajos
verticales/ (liburu bat ere badago Desnivel argitaletxearena /Manual de
seguridad en trabajos verticales/ izenekoa). Lan horietan eskaladan
ohikoak diren teknikak erabiltzen dira etxeak, zubiak, monumetuak...
konpontzeko edota garbitzeko, baina baliteke horrelako teknikak lur
azpiko lanak ere egiteko erabiltzea (putzu batean, esaterako), beraz,
/lan bertikalak/ esatea zehatzagoa da, ezta?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago